XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1994ko Aurrekontuetako zenbait lerrori buruzko galdera

FORU DIPUTAZIOAREN ERANTZUNA

Biltzarreko Erregelamenduko 110.1 artikuluan ezarritakoa betez Socialistas del Parlamento de Navarra Parlamentari Taldeak 1994ko Aurrekontuetako zenbait lerrori buruz egindako galderaren erantzuna, Foru Diputazioak emana, Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzen da.

Galdera hori 1994ko urriaren 20ko 61 Zk.ko Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Iruñean, 1994ko azaroaren 13a

Lehendakaria: Javier Otano Cid

ERANTZUNA

Izenpetzen duen Ongizate, Kirol eta Etxebizitza Kontseilariak Socialistas del Parlamento de Navarra Parlamentari Taldeak 1994ko Aurrekontuetako zenbait lerrori buruz eginiko galdera dela eta, ondoren datorren erantzuna jakinarazi nahi du:

Galdetutako aferen erantzunak I eta II Eraskin moduan gaineratzen diren agirietan datoz.

Eta hau guzti hau jakinarazi nahi dut, Nafarroako Parlamentuko Erregelamenduaren 181. artikuluak eta ondorengoek ezarritakoa betez.

Iruñea, 1994ko azaroaren 9a

Gizarte Ongizate, Kirol eta Etxebizitza Kontseilaria: Ricardo de León Egûes